102. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

64/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira laguntzak emateko deialdi bat eta oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean 2021eko abenduan gertatu aparteko euri erauntsien eta uholdeen ondorioz nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerei eta lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziei aurre egiteko. DDBN identifikazioa: 627602.

2021eko abenduan, Nafarroako Foru Komunitatean izandako euriak ohi baino askoz ugariagoak izan dira, eta Ebro ibaia normalean baino askoz altuago egotea eragin dute.

Ibaiaren ur-goraldiek eta horren ondoriozko uholdeek, bai eta iparraldean izandako euri erauntsiek ere, honako hauek ekarri dituzte berekin, besteak beste: kalte handi samarrak azpiegitura publiko eta pribatuetan, galerak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan, eta kalteak natur ingurunean eta ondasun publiko nahiz pribatuetan.

Egoera ikusita, Nafarroako Gobernuak adierazi du zenbait neurri hartzeko konpromiso irmoa duela, gertatutako kalteak arintzeko, kaltetutako azpiegiturak berritzeko eta aparteko uholdeek eta euri erauntsiek eragindako galerengatik ukitutakoei konpentsazioa emateko.

2021eko abenduaren 17an, Ministroen Kontseiluak erabaki bat hartu zuen, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatea babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremutzat jotzeko, uholdeen, suteen eta bestelako gertakarien ondorioz.

Nekazaritzako finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren 12. artikuluak honako hau xedatzen du: “Titulu honetan aipatzen diren onurak jasotzen ahalko dira nekazaritzako edo abeltzaintzako ondasunetan izandako galerengatik, baldin eta arriskuak ez badaude sartuta Nafarroan aplikatzekoak diren Nekazaritzako Aseguruen planetan, eta Nafarroako Gobernuak berariaz deklaratzen badu arrisku horiek babesgarriak direla legegintzako foru dekretu honen ondorioetarako”.

Nafarroako Foru Komunitatean gertatu uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak 2. artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuan dagokion unean eskumena duen departamentuak foru agindu baten bidez prestatuko du udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izan ditzaketen laguntzekin batera. Gobernu Kontseiluak berretsi beharko du foru agindua, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 30ean emandako 81/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatu aparteko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda.

Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 23an hartutako Erabakiaren bidez aurrekontu aldaketa bat baimendu zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan kreditua handitzeko; zehazki, “Ohiz kanpoko uholdeek azpiegitura pribatuetan eragindako kalteei eta errenta galerari aurre egiteko laguntzak” izeneko 710000-71200-4700-412107 partidaren kredituari 1.000.000,00 euro gehitzea baimendu zen.

Nafarroako Gobernuak 2022ko apirilaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2021eko abenduan gertatu aparteko eurite eta uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko jarduketa plana onetsi zen. Plan horren eranskineko 3.4 puntuan bildutako eginkizunetako bat da laguntzak ematea nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerei eta lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziei aurre egiteko.

Hondamendi naturalek eragindako errenta galera konpentsatzeko laguntza hauek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasota daude; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Batasunaren erregelamendu horren 2.9 artikuluan jasotako hondamendi naturalen artean agertzen dira elur-jausiak, luiziak eta uholdeak.

Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren indarraldia 2020ko abenduaren 31n bukatu zen. Aplikazio aldia gorabehera, kontuan harturik NPEa berritzeko legegintza prozedura ez dela bukatu, eta denbora pixka bat joan dela esparru juridikoa onartu arte (horren ondoriozko ekintza eskuordetuak eta betearazleak barne), 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko abenduaren 8ko 2020/2008 (EB) Erregelamenduaren indarraldia. Izan ere, erregelamendu horren bidez 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 52. artikulua aldatu zen, aplikazio aldiari dagokionez.

Foru-agindu hau onetsi aurretik, laguntzen araubidea Europako Batzordeari jakinarazi zaio, aipatutako erregelamenduaren 9.1 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

Konpentsatu beharreko kalteak apartekoak direla ikusita, bidezkoa da laguntza hauen interes publikoa deklaratzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen ondorioetarako.

Ikusirik Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Onestea laguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2021eko abenduan gertatu aparteko euri erauntsien eta uholdeen ondorioz nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerei eta lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziei aurre egiteko abenduaren 30eko 81/2021 Foru Aginduan sartutako Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietan, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan.

2.–Onestea foru agindu honen II. eranskinean jasotzen den laguntzak eskatzeko eredua.

3.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako erakunde pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Halako egoeretan ez badago eta, horrenbestez, erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du, ereduaren arabera.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Onuradunak gardentasun betebeharra badu, 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan organoen osaerari eta karguen dedikazioari eta ordainsariei buruz eskatutako informazioa aurkeztu beharko dio unitate kudeatzaileari, eredu hauen arabera:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

4.–Foru agindu honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, 1.000.000 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastu-aurrekontuko ““Ohiz kanpoko uholdeek azpiegitura pribatuetan eragindako kalteei eta errenta galerari aurre egiteko laguntzak” izeneko 710000-71200-4700-412107 partidaren kargura.

5.–Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.

6.–Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluan ezarritako argitaratze- eta informazio-baldintzak bete beharko dira.

7.–Laguntza hauek izenpetutako aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak dira betiere, ordena horretan, baita Estatuaren edo Europar Batasunaren esparruan antzeko egoerei aurre egiteko egon daitezkeen beste laguntza batzuenak ere, eta, bereziki, Espainiako Gobernuak aplikatuta ezartzen ahal direnenak. Horretarako, koordinazio egokia izan beharko da bi administrazio publikoen artean, baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatzea zailtzen duten gainjartzeak edo irizpide desberdinak egon ez daitezen.

8.–Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara ematen denetik hasi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 17an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

I. ERANSKINA

Laguntzak emateko oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean 2021eko abenduan gertatu aparteko euri erauntsien eta uholdeen ondorioz nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerei eta lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziei aurre egiteko

Lehen oinarria.–Laguntza araubide honetatik salbuesteko baldintzak.

1. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

2. Laguntza hauek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazio eremutik baztertuta daude honako kasu hauetan, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluaren salbuespenarekin:

a) Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratze agindu baten zain dauden enpresentzako banakako laguntzak ematen diren kasuan.

b) Aipatu a) letran jasota dauden enpresei ad hoc emandako laguntzen kasuan.

c) Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko definizioaren arabera krisiak jota dauden enpresentzako laguntzak direnean, salbu eta 2019ko abenduaren 31n krisian ez egonik 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko tartean krisian sartutako enpresak badira.

3. Laguntzen araubide honek 2022ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

Bigarren oinarria.–Deialdiaren xedea eta aplikazio eremua.

1. I. eranskinaren xedea da oinarri arautzaileak ezartzea laguntzak emateko, Nafarroako Foru Komunitatean 2021eko abenduan gertatu aparteko euri erauntsien eta uholdeen ondorioz nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerei eta lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziei aurre egiteko.

2. Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzak izenpetutako aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak izanen dira beti, ordena horretan, baita Estatuaren edo Europar Batasunaren esparruan antzeko egoerei aurre egiteko aplika daitezkeen beste laguntza batzuenak ere.

3. Laguntzak emanen zaizkie Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 30eko 81/2012 Foru Aginduak mugatutako eremuan dauden ustiategien titularrei. Foru agindu horren bidez onetsi ziren 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatu aparteko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda. (2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 13koa).

Hirugarren oinarria.–Onuradunak, betekizunak eta betebeharrak..

1. Laguntzen hartzaileak nekazaritzako ustiategi txiki eta ertainen titularrak izanen dira, baldin eta ustiategiek enpresa txiki eta ertainen izaera badute, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat.

2. Bigarren oinarriko laguntzetarako baldintzak honako hauek izanen dira:

A.–Nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerengatiko laguntzak honako labore hauetarako izanen dira: ezbeharraren unean nekazaritzako aseguru poliza bat sinatuta izanik, egoera fenologikoa dela-eta estaldura-aldia hasi gabe zuten laboreetarako, edo, aldi hori amaituta egonik, merkaturatzeko moduko ebazpena zutenetarako. Halaber, honako kasu hauetan ere laguntzak emanen dira nekazaritzako ekoizpenetan izandako kalteengatik: ezbeharraren datetan, dagokion asegurua sinatzeko epea hasi gabe bazegoen, edo, epe hori amaitu gabe egonik, kanpaina honetarako poliza oraindik formalizatu ez bada, baldin eta aurreko planean ildo horretarako asegurua kontratatu bazen, kaltetutako laborearen bermea barne harturik. Nolanahi ere, sinatutako polizek koherenteak izan beharko dute aseguratutako laboreetarako ezarritako baldintza teknikoekin eta zikloekin. Laguntzak zehaztuko dira Agroseguro SAk egindako balorazioetan oinarrituta.

B.–Lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziak konpentsatzeko:

a) Eskatzaileek, 2021eko abenduaren 1ean, ustiategia inskribaturik izan behar dute Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan. Ustiategiaren azalerarik handiena beste erkidego batean duten ustiategien kasuan, ustiategiak kasuan kasuko erkidegoko nekazaritza ustiategien erregistroan inskribatuta egon beharko du.

b) Laguntza zer lurzatitarako eskatzen den, horien ahalmen produktiboa lehengoratzen saiatu izana, ahal den lasterren.

c) Aire zabaleko alorretan, udako laborerik landu edo arroza edo artoa erein ezin izana foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehenago, salbu eta eskatzailearen zabarkeria edo ardura eza badira kaltetutako ureztatze azpiegiturak konponduta ez egotearen arrazoia, lurrak edo materialak behar bezala kenduta ez egotearena edo beharrezko lanak eginda ez egotearena.

Aire zabaleko alorretarako errenta galeraren ordainsaria eskatzeko, nahitaezkoa izanen da haietan deus ez landatzea 2022ko abuztuaren 31ra arte.

d) Kaltetutako berotegietarako laguntza eskatzeko, nahitaezkoa izanen da haietan deus landatzerik ez izatea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen, salbu eta landu ezina gertatu bada eskatzaileak zabar edo ardurarik gabe jokatu duelako beharrezko konponketa eta lanetan. Berotegietarako errenta galeraren ordainsaria eskatzeko, nahitaezkoa izanen da haietan deus ez landatzea 2022ko ekainaren 30era arte.

3. Betebeharrak:

a) Kasua bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinaraztea edozein administrazioren beste dirulaguntza batzuk eskatu edo eskuratu direla helburu bererako, eta aseguruen primak jaso direla, landatzeko ezintasuna dela-eta eskaeretako lurzatien errenta galtzeagatik.

b) Administrazioaren kontrolak erraztea eta horri baimena ematea beharrezko datu guztiak egiaztatzeko, laguntzak kalkulatzeko orduan.

c) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

d) Kontabilitate edo erregistro liburuan laguntza jaso izana erregistratzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

Laugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko tokia.

1. Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 38/2015 Legearen 14.3 artikuluari jarraikiz, laguntza hauen hartzaile diren pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez Administrazioarekin duten harremanean, kontuan hartuta haien inguruabar profesionalak eta antzeko prozeduretan behartuta daudela harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliko dute: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

2. Pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko Administrazioarekin komunikatzean bitarteko elektronikoak erabili edo ez, non eta ez dauden behartuak administrazio publikoekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera. Harremanak bitarteko elektronikoen bidez egiten ez badira, eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira, ahal dela, (González Tablas kalea 9, Iruña), departamentuko arloko bulegoetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Bosgarren oinarria.–Eskaera aurkezteko epea eta harekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

1. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Interesdunek laguntzen eskaerak aurkeztu beharko dituzte, II. eranskineko ereduari jarraituz eta behar bezala beterik.

Seigarren oinarria.–Laguntzak zehaztea.

A.–Galerak aseguratutako nekazaritzako ekoizpenetan.

Bermealditik kanpo zeudelarik kalteak jasan dituzten nekazaritzako ekoizpen aseguratuetan izandako galeretarako laguntza zehaztuko da Agroseguro SAk egindako kalteen tasazioko datuetan oinarrituta. Jaso beharreko laguntzaren zenbatekoa izanen da bermealdiaren barruan egon izan balitz Agroseguro SA enpresarengandik jasoko lukeen kalte-ordainari dagokiona.

B.–Lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziak.

1. Errenta galeragatiko konpentsazio gisa, laguntza ekonomiko bat eskura dezakete nekatzaritzako ustiategiek, egoera hautakoren batean badaude: euritearen ondorioz ureztatzeko sareak kaltetuta egoteagatik behar denean ureztatzeko urik ez badute, edo ereintza edo landaketa egin ezin badute ureztalurrak urak hartuta egoteagatik edo lurrak, legarrak eta beste material batzuk lurzatietara eramateagatik edo horretaz beteta egoteagatik.

Jaso beharreko zenbatekoa 543,72 eurokoa izanen da hektarea bakoitzeko aire zabaleko alorretan eta 1,99 euro metro koadro bakoitzeko babestutako alorreko lurzatietan. Laguntza zer azaleretarako eskatzen den, horiei aplikatuko zaie.

2. Diru-sarreren galeraren eta aipatutako laguntzaren zenbatekoak kalkulatzeko, 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 30.7 artikuluaren arabera jokatu da, aire zabaleko alorrak eta babestutako alorrak bereiziz:

a) Ezbehar naturalaren urtean ekoiztutako nekazaritzako produktuen kopurua bider urte horretan saltzeagatik izandako batez besteko prezioa eginda ateratako emaitzari (0 euro, ez baitago landaketarik ez uztarik) kendu egin zaio ezbehar naturala gertatu aurreko bost urteko epean nekazaritzako produktuen batez besteko zenbatekoa biderkatzearen emaitza, eta labore bakoitzerako hiru balio zentralak hartu dira (2016., 2017., 2018., 2019. eta 2020. urteak, INTIA SAk ebaluatuak).

b) Alde horren zenbatekoari ez zaizkio gehitu ezbehar natural batekin parekatu daitekeen hondamen klimatikoaren ondorioz onuradunak egindako beste gastu batzuk.

c) Zenbateko horretatik ezbehar naturalagatik egin ez diren gastuak kendu dira (laboreen batez besteko gastu guztiak hiru balio zentralak hartuta, ez baita laborerik landu, 2016., 2017., 2018., 2019. eta 2020. urteetan, INTIA SAk emanak).

d) Laboreen okupazio indizeak erabili dira onuradunaren urteko nekazaritzako produkzioa kalkulatzeko, kalkulatzeko metodoak bide ematen baitu kasuan kasuko urtean onuradunaren benetako galera aurreikusia zehazteko (Nekazaritza Zerbitzuak prestatu ditu indizeak, ukitutako eremuak ordezkatzen dituzten laboreen arabera).

3. Honako hauek dira laguntzaren gehieneko zenbatekoa eta aplikatutako intentsitatea errenta galera konpentsatzeko lurra landu ezin izateagatik (ondoko kalkulua egin da):

a) Errenta galerari aplikatutako intentsitatea %65ekoa izanen da aire zabaleko laboreetan, eta, ondorioz, 543,72 eurokoa izanen da hektarea bakoitzeko eman beharreko laguntza.

b) Babestutako laboreetan (kaltetutako berotegietan), %75ekoa izanen da errenta galerari aplikatutako intentsitatea, eta, ondorioz, 1,99 eurokoa izanen da metro koadro bakoitzeko eman beharreko laguntza.

4. Kalteak konpontzeko jasotako laguntzen eta bestelako ordainketen zenbatekoak baturik (batez ere aseguru polizetatik datozen ordainketak), ezin izanen da kostu diruz lagungarrien %100 gainditu.

5. Errenta galeragatik emanen den laguntza 9.000 eurokoa izanen da gehienez ustiategiko. Elkarteen nekazaritzako ustiategien kasuan, honako hau eginen da: zenbateko hori bider ogibide nagusia nekazaritza duten bazkideak, gehienez ere 3.

6. Aire zabaleko laboreen kasuan, gutxienez 0,5 hektareako azalera beharko da laguntza honi heltzeko. Babestutako laboreetan, 150 metro koadro beharko dira laguntza honi heltzeko.

Zazpigarren oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Foru agindu honetan araututako laguntzak salbuespenez emanen dira norgehiagokako prozeduraren bidez, laguntza araubidean onartuak izateko baldintzak betetzen dituztenen artean.

2. Baldin laguntzak hartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztietako zenbatekoa handiagoa bada deialdi honetarako baimendutako gastuaren zenbatekoa baino, zenbatekoa hainbanatu eginen da, halatan non eskura dagoen zenbateko osoa banatuko den onartutako eskaeren artean, oinarritzat harturik eskatzaile bakoitzari dagokion gehieneko laguntza. Betiere, kostu diruz lagungarrien intentsitate portzentajea izanen da gehieneko laguntza.

Zortzigarren oinarria.–Deialdiaren ebazpena.

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du dirulaguntzei buruz, eskaerak aurkezten direnetik gehienez sei hilabeteko epean, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

2. Laguntzak eman eta ordainduko dira beharrezko egiaztapenak egin ondoren, besteak beste aseguruen primengatik eta lurzati eta helburu bererako emandako laguntzengatik jaso diren edo jasoko diren zenbatekoak egiaztatu ondoren, eta egiaztapen horiek barne har dezakete eskatzaileari kontularitzako informazioa, trazabilitatekoa eta tratamenduen erregistrokoa eskatzea.

3. Landako egiaztapenek administratiboak osatuko dituzte, eta kontuan hartuko dituzte instalazioen egungo egoera, lurra landu ezin izateak sortutako kaltea eta ondoko ustiategien egoera.

Bederatzigarren oinarria.–Laguntza deialdien antolaketa eta instrukzioa.

1. Eskaera harturik, egiaztatuko da bosgarren artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu dela. Agiri guztiak ez badaude, gehienez ere hamar eguneko epean osatu ditzala eskatuko zaio eskatzaileari, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

2. Agiri guztiak bildu ondoren, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da. Horretarako, zortzigarren oinarrian agindutako kontrolak egiten ahalko dira.

3. Eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

4. Emandako laguntzen ordainketa Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, onuradunak gardentasun betebeharrak bete dituela egiaztatuta, laguntzetako zenbateko guztiak jakinda, eta zenbateko horiek deialdi honetan erabil daitekeen diru-kopuruarekin alderatu ondoren; horrela, beharrezkoak diren murrizketak eta doikuntzak aplikatzen ahalko baitira, foru agindu honen zazpigarren oinarrian horri buruz xedatutakoaren arabera.

Hamargarren oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako erakunde pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian erakundearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

3. Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasunari buruzko aitorpenaren ereduari dagozkion I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen direla maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak (aipatutako foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Hamaikagarren oinarria.–Metaketa.

1. Laguntza hauek bateragarriak eta subsidiarioak dira Foru Administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin. Onuradunak jakinarazi egin beharko ditu bai helburu bererako eskatzen dituen laguntzak bai azkenean lortzen dituenak.

2. Aurreko paragrafoko laguntzen metaketa gertatuz gero, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

3. Honako hauei gehitzen ahal zaizkie laguntza hauek: a) Estatuaren beste edozein laguntza, baldin laguntza-neurri horiek beste kostu diruz lagungarri eta identifikagarri batzuetarako badira; b) Estatuaren beste edozein laguntza, kostu diruz lagungarri berberetarako, izan partez edo izan osoki gainjarrietarako, soil-soilik baldin metaketa horrek berekin ez badakar laguntza horri aplika dakiokeen gehieneko laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea, kontuan izanik erregelamendu honen arabera aplikatu beharrekoa.

4. Laguntzak ez zaizkie gehituko, kostu diruz lagungarri berberetarako, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 81.2 eta 82. artikuluetan jasotako ordainketei, baldin metaketa horrek berekin badakar Erregelamendu honetan ezarritako laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

5. Estatuaren laguntza horiek ez zaizkio gehituko kostu berberei dagokien “de minimis” motako beste laguntza bati baldin horrek berekin badakar 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 30. artikuluan ezarritako laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

6. Nekazaritzako ekoizpen potentziala berreskuratzeko inbertsioetarako laguntzak –14.4.e) artikuluan jasoa– ez zaio gehituko 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 30. artikuluan jasotako kalte materialak konpentsatzeko laguntzari.

Hamabigarren oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Deialdi honetan eskatutako betebeharrak bete ezean, dirulaguntza osorik edo zati batean itzuli beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Diru-itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, organo kudeatzaileak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamahirugarren oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Foru agindu honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda zerbitzuen katalogoan argitaratuko da, Nafarroako Foru Komunitatean 2021eko abenduan gertatu aparteko euri erauntsien eta uholdeen ondorioz nekazaritzako ekoizpenetan izandako galerei eta lurra landu ezin izateagatik lortu gabeko irabaziei aurre egiteko laguntzei buruzko fitxan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Eskaera eredua.

Deskargatu II. eranskina (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2207584