100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ardien ustiategia, 1.000 bururentzat

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela, Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak.

Espediente zenbakia: 446/2022.

Sustatzailea: SC Alemán Gutiérrez Carlos Amadeo eta Jose María.

Jarduera: ardien ustiategia, 1.000 bururentzat.

Tokia: La Torre alderdia (4. poligonoko 296. lurzatia).

Azkoienen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2206633