100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia) U.I. X/ZN-1 unitate berrian “Bapisa SLU”

Iruñeko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAY-22 (5/CU).

Jendaurreko epea iragan denez alegaziorik aurkeztu gabe, Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” unitateko GZ-2 eremuaren parte baterako (7. poligonoko 1353. lurzatia) Hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onetsi ondotik (JOB 28-06-2021, 5/US); ikusirik aldeko txostenak, bata Iruñerriko Mankomunitatearena (2021eko uztailaren 12koa) eta bestea Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiarena (2021eko irailaren 6koa); ikusirik Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 1177E/2021 Ebazpena, azaroaren 24koa; ikusirik okupazioko eta alderdien adostasunezko akta, alderdiek 2022ko otsailaren 21ean sinatua; BAPI Sociedad de Alquileres SLk aurkeztu baitu, 2022ko apirilaren 21ean, Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” unitateko GZ-2 eremuaren parte baterako (7. poligonoko 1353. lurzatia) Hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina; eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek 2022ko apirilaren 22an emandako txostenarekin, ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren dokumentua (Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia) U.I.–X/ZN-1 unitate berrian). Bapi Sociedad de Alquileres SLk aurkeztu du, eta planaren xedea da industria lurzatiaren parte bat eta eraikina finkatzea, lurzoru finkatugabea duen unitate berri bat sortuz (ZN-1), GZ-2 sistema orokorraren eremutik kanpo.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, Planeamenduaren Erregistroan sartzeko, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea BAPI Sociedad de Alquileres SLri.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206884