100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Udal honek herri-lurzatien aprobetxamendua arautzeko onetsi duen ordenantzaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat, herritar interesdunak gonbidatzen dira lehentasunezko aprobetxamenduko edo zuzeneko adjudikazioko eskaera aurkeztera (lurzati libreak, lur erreserbatuak eta olibadiak), dagokienaren arabera. Zortzi egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal bulegoetan edo Oteitzako Udalaren web-orri ofizialaren bitartez aurkezteko, eredu ofiziala erabiliz, eskura izanen baitute udal idazkaritzan edo Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean.

Adjudikazio aldia 2022-2030 izanen da.

Nekazaritza lanak taldean egiteko, nekazaritza kooperatibetako bazkideek beren loteen aprobetxamendu mankomunatua eskatu ahal izanen dute.

Oteitzan, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2206671