100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, 2022ko 1. aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Murillo El Cuenden, 2022ko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

AURREKONTUKO LEHENBIZIKO ALDAKETA

Aparteko kreditua gaitzea

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 12.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 12.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 12.000,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2206646