100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza, arautzen duena nola izapidetu hirigintzako lizentziak eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak. Hasierako onespena

Lodosako Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza bat: Ordenantza, arautzen duena nola izapidetu Lodosako Udalaren hirigintzako lizentziak eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lodosan, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2206654