100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko Ordenantzan, eraikinen isolamendu termikoari eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoei dagokienez. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2022ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Legariako Udal Plan Orokorreko Ordenantzaren aldaketa, eraikinen isolamendu termikoari eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 52.2.d eta 65. artikuluekin lotuta (legegintzako foru dekretu horren bidez, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen), aldaketa jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan. Epe horretan, herritarrek edo bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legarian, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206701