100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Udal ordenantza, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea ostalaritzako lokaletarako

Izabako Udalak, 2022ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran berezian, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea Izabako ostalaritzako lokaletarako.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Izaban, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2207066