100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Irurtzungo Udal Planaren AR.1 arearen S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 egikaritze-unitateak birpartzelatzeko proiektua.
Hasierako onespena

Maiatzaren 12ko Alkatetzaren 2022/100 Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zaio Udalak sustatutako Irurtzungo Udal Planaren AR.1 arearen S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 egikaritze-unitateak birpartzelatzeko proiektuari.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean, eta epe horretan espediente hori interesdunen eskura egongo da udal-bulegoetan, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izateko.

Irurtzunen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera

Iragarkiaren kodea: L2207007