100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak Irurtzunen izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko apirilaren 5ean egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak Irurtzunen izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2206900