100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Kudeaketarako mandatua onestea

Ergoienako Udalak, 2022ko maiatzaren 9an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez:

1.–Unanuko eta Dorraoko kontzejuek egindako kudeaketarako mandatua onartzea, jarraian adierazitako dirulaguntza Estatuan tramitatzeko eta inbertsioak finantzatzeko, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat.

–Dorraoko Kontzejua:

• Pistak konpontzea: San Pedro, Gaztanei, Alkarte, Frontona eta Elizbide.

–Unanuko Kontzejua:

• Beriaingo pista konpontzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

3.–Erabaki hau Dorraoko eta Unanuko kontzejuetara bidaltzea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Lizarragan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2207017