100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERASO

Ordenantza, hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Erasoko Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erasoko Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erason, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Javier Beaumont Caminos.

Iragarkiaren kodea: L2206723