100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Hasierako onespena

Barillasko Udaleko Alkatetzaren 12/2022 Ebazpenaren bidez, zeina 2022ko maiatzaren 9an eman baitzen, hasiera batez onetsi zen zuntz optikoa sartzeko sare publikoa (FTTH) hedatzeko plana, herrian zerbitzuak emateko; hori guztia, bat etorriz Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez, xedatutakoarekin.

Dekretu horretan xedatutakoaren arabera, telekomunikazioak hedatzeko plan hori jendaurrean jarriko da 20 egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, espedientea nahi duen orok azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Horretarako, interesdunen eskura geldituko da izapideturiko administrazio espedientea, Udalaren Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean.

Alegaziorik aurkezten ez bada, telekomunikazioak hedatzeko plana behin betiko onetsitzat joko da, horri buruzko berariazko erabakirik hartu beharrik gabe, eta onespen horren iragarkia argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Barillasen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2206668