100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, ordenantza batean: Udal ordenantza, ezartzen duena Agoizko profesionalen balio anitzeko zentroaren barne araubidea. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko maiatzaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: “Udal ordenantza, ezartzen duena Agoizko profesionalen balio anitzeko zentroaren barne araubidea”.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2206623