100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Alloko Udalak, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du herri-basoko honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko, Ezkibel alderdian, Alloko 6. poligonoko katastroko 450 G, H eta P eta 427 J azpilurzatietan; Estellerriko Eskualdeko Hegoaldeko titulartasun publikoko Pinus nigra eta/edo Pinus halepensis zuhaitz masen azterketan sartua dago, 1201, 1202 eta 1203 zenbakiekin.

–Lote bakarra (Pinus halepensis).

• Mozketa mota: bakanketa mistoa.

• Jarduketaren azalera (ha): 86,41.

• Bolumena, guztira (m³): 3697,37.

• Estereoen bolumena (m³): 5849,64.

• Hasierako prezioa: 35.097 euro (BEZa kanpo).

Eskaintza ekonomikoak, aldez aurretik hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren frogagiria aurkeztuta, 2022ko ekainaren 2ko 13:00etan egiaztatuko dira, Alloko udaletxean, ahozko posturen bidez, eskua altxatuz, bai lizitzaileak berak bai haren ordezkariak, betiere ordezkaritza hori frogatuta. Espedienteko txosten teknikoak eta agiri ekonomiko-administratiboak interesdunen eskura daude udal idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Allon, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2206669