100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Maiatzaren 19ko 68/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Lan-kontratudunak:

TALDEA

AZALPENA

HAUTAPEN SISTEMA

B

3. lanpostua - Gizarte-langilea

Merezimendu-lehiaketa

C

15. lanpostua - Gizarte-hezitzailea (enplegu sozial babestuko programa eta gizarteratze programa)

Merezimendu-lehiaketa

C

16. lanpostua - Gizarte-hezitzailea (prebentzio programa)

Merezimendu-lehiaketa

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Erabaki horren kontra aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2022ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Nuria Esther Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2207382