100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak maiatzaren 12an emandako ebazpenaren bitartez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen:

1. Onestea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–Lan-kontratudun finkoa: gizarte-langilea. B taldea. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa: gizarte-hezitzailea. B taldea. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa: familia-langilea. D taldea. Lanaldia: %56,8. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bi. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Lanpostu guztiak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

2. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran, jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1, 123. eta 124. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 7., 8. eta 10. artikuluak).

Agoitzen, 2022ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2207205