100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

14/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Gizarte-langileen 3 lanpostu. B maila. Osagarriak: mailakoa, %22,00; eta hitzarmenekoa, %3,57. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Hezitzaileen 2 lanpostu. C maila. Osagarriak: mailakoa, 12,00; eta hitzarmenekoa, %3,36. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Lehen hezkuntzako eskola-sustatzailearen lanpostu bat (1). C maila. Osagarriak: mailakoa, %12,00; eta hitzarmenekoa, %3,36. Aldizkako lan kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Familia-langileen 5 lanpostu. D maila. Osagarriak: mailakoa, %12,00; eta hitzarmenekoa, %2,99. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2022ko maiatzaren 19an–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2207429