100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 1/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–Izaera: funtzionarioa, lanaldi osoan. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Osagarriak: %10, lanpostuko osagarria. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Arellanoko Udalaren egoitza elektronikoan, Udalen Mankomunitatearen egoitza baita, haren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuan diharduen Udalen Mankomunitateko aldi baterako langileari.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/1998 Legearen 8. artikulua).

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

Arellanon, 2022ko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2207185