100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkate-udalburuaren maiatzaren 18ko 27/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, E mailakoa. Osagarriak: %17, lanpostuko osagarriagatik; %3,21, 19/2008 Foru Dekretuagatik. Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi osoan.

Lanpostu hori beteko da merezimendu-lehiaketa bidez (20/21 Legearen 6. xedapen gehigarria), behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Esan, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2207458