100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

URRAULBEITI

2022rako lan publikoaren eskaintza

39/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostua:

–Idazkaritza/Kontu-hartzailetzako lanpostu bat (1), Urraulgoitiko Udalarekin partekatua, Urraulgoitiko eta Urraulbeitiko Udalen Batasunaren bidez, idazkari bera izateko. Maila: A, plantilla organikoan jasoriko osagarriekin.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez (Nafarroako Gobernuaren eskumena).

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Urraulbeitin, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2207300