100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, argitara eman zen 2022rako lan publikoaren eskaintza. Oharturik hartan akatsa dagoela, honen bidez zuzentzen da.

Akatsa da honako lanpostu hau lehiaketa bidez bete behar dela, eta ez oposizio-lehiaketa bidez: mendeko langilearen lanpostua, D mailakoa; osagarriak: mailakoa %12, lanpostukoa %28,35; lan-kontratudun finkoa.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Erriberrin, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2206956