100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Otsagabiko Udalak, 2022ko maiatzaren 17an egin bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi du, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen lanpostuak:

1.–Lan-kontratudun finkoa: administrari laguntzailea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Lanaldi partziala. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Lan-kontratudun finkoa: gorputz eta kirol jardueretako monitorea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Lanaldi partziala. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Otsagabian, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2207470