100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LARRAGA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 17ko 41/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak aurreikusitakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1. Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. Plantillako kodea: 2. Maila: D, C mailarekin parekatutako soldata. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. Plantillako kodea: 6. Maila: D, C mailarekin parekatutako soldata. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - parkeak eta lorategiak. Plantillako kodea: 8. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, lanaldiaren %64,38. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: liburutegiko arduraduna. Plantillako kodea: 9. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, lanaldiaren %80. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - bideen garbiketa. Plantillako kodea: 10. Maila: E maila, D mailarekin parekatutako soldata. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2207167