100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IMOTZ

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 12an egindako batzarrean, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Administrari-ofizialaren lanpostu 1. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: euskarako C1 maila edo parekoa. Funtzionarioa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz, B1 idatziz eta B2 ahoz. Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez beteko dira.

Noiz dagoen aurreikusita lanpostuak betetzea: 2023-2024.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Imotzen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alfredo Alzueta Unzué.

Iragarkiaren kodea: L2207175