100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGUZKITZA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 17ko 2022-0030 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Iguzkitzako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenengoa.–Onestea aldi baterako enplegua egonkortzeko lan publikoaren eskaintza, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin 2022ko ekainaren 1a baino lehen. Hona hemen lanpostuen zerrenda:

–Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6 xedapen gehigarria).

Eskaintzako lanpostuen baldintza ekonomikoak (maila eta osagarriak) bat datoz indarreko plantilla organikoan jasotzen diren balorazioekin.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Iguzkitzako Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iguzkitzan, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2207299