100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

2022rako lan publikoaren eskaintza

Funesko Udaleko alkatetzak, 2022ko maiatzaren 17ko ebazpen bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza arrunta onetsi du. Hona hemen:

Lanpostuen zerrenda

KODEA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

EGOERA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

Lanpostua

Zuzendaritza lanpostua

Arduraldi esklusiboa

Bateraezintasuna

Lanaldiaren luzapena

Arrisku berezia

C-D-E mailak

Prestasun berezia

2.–HERRITARREN BABESA

2-03

UDAL AGENTEA

C

Funtzionarioa

Hutsik

Oposizioa

10

45

15

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta bi hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2207312