100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 516/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

Udala.

–Arkitekto lanpostu bat (1): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Gizarte-langile lanpostu bat (1): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Administrari laguntzaileen 4 lanpostu: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Familia-langileen 4 lanpostu: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Landazaintzako arduradunaren lanpostu bat (1): oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua).

–Zerbitzu anitzetako (batez ere eskolazain aritzeko) enplegatuaren lanpostu bat (1) (lanaldi ez-osoa): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako (batez ere elektrizitate lanak) enplegatuaren lanpostu bat (1): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako (batez ere ehorzle aritzeko) enplegatuaren lanpostu bat (1): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 4 lanpostu: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 2 lanpostu: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua).

–Banatzaile lanpostu bat (1): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoa.

Burutzaren 2/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Zuzendari lanpostu bat (1) (San José Zahar Etxea): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Erizainen 2 lanpostu (San José Zahar Etxea): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Sukaldarien 2 lanpostu (San José Zahar Etxea): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Gerokultore lanpostu bat (1) (San José Zahar Etxea): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Garbitzaileen 15 lanpostu (San José Zahar Etxea): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Garbitzaile (batez ere ikuztegia eta lisaketa) lanpostu bat (1) (San José Zahar Etxea): lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Garbitzaile lanpostu bat (1) (San José Zahar Etxea): oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

–Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organo judizialari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Corellan, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2207469