100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERTIZARANA

Lan publikoaren 2022ko eskaintza

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa betez, 2022ko maiatzaren 18ko 03-05/2022 Ebazpenaren bidez, lan publikoaren 2022ko eskaintza onetsi da, honako lanpostu hauek jasotzen dituena:

–Zerbitzu anitzeko langilea, E maila, lanaldi partziala: %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21. Egoera: lan kontratudun finkoa.

–Zerbitzu anitzeko langilea, D maila, lanaldi osoa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Berariazko baldintza: euskarako B1 maila edo bitarteko baliokidea. Egoera: lan kontratudun finkoa.

Lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez beteko dira, behin bakarrik eta salbuespen gisa.

Hori guztia argitaratzen da, arlo horretan indarrean dagoen araudia betez.

Bertizaranan, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2207368