100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Maiatzaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Basaburuko Udaleko 2022ko lan publikoaren eskaintza, eta ikusirik akatsa izan dela argitalpenean, bidezkoa da honako akats zuzenketa hau argitaratzea:

Hau dioen tokian:

–Garbiketa zerbitzuko lanpostu 1, E mailakoa, eta %46,38ko ko lanpostuko osagarria duena. Hizkuntza eskakizuna: B1 idatzian eta B2 ahozkoan. Izaera: lan-kontratudun finkoa.

Azken lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Honela zuzendu behar da:

–Garbiketa zerbitzuko lanpostu 1, E mailakoa. Hizkuntza eskakizuna: B1 idatzian eta B2 ahozkoan. Izaera: lan-kontratudun finkoa.

Azken lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Basaburuan, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2207471