2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAKAIKU
2022rako lan eskaintza publikoa
Honen bidez jakinarazten da, alkatetzak 2022ko maiatzaren 11n emandako ebazpenaren bidez, Bakaikuko Udalaren 2022ko lan-eskaintza publikoa onartzen dela, honela:
Lehenengoa.–Bakaikuko Udalaren 2022rako enplegu publikoaren eskaintza onartzea, honako lanpostu hauek betetzea barne, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa kontuan hartuta:
1. Funtzionario-araubidea. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: Administrazioko ofiziala: Iturmendiko Udalarekin partekatua. Lanaldi osoa, lanaldiaren % 40 Bakaikun. C maila. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: derrigorrezko euskararen ezagutza, C1 maila. Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.
Bigarrena.–Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea gaur egun lan-eskaintza publikoaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten administrazio-kontratudun langileei, dagozkion ondorioetarako.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat jarri ahal izango da, nahi izanez gero:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita;
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo;
C) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bakaikun, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2207162