100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARATZURI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Aratzuriko kontzejuburuaren 25/2022 Ebazpenaren bidez, eman baitzuen 2022ko maiatzaren16an, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: aholkulari juridikoa. A maila. Sarbidea: lehiaketa (6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: -. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. B maila. Sarbidea: lehiaketa (6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: -. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: garbitzailea. E maila. Sarbidea: Lehiaketa (6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: -. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Aratzuriko Kontzejuko lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Kontzeju honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan diharduten aldi baterako lan-kontratudunei edo administrazio-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aratzurin, 2022ko maiatzaren 17an.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2207163