100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

2022rako lan publikoaren eskaintza

Arangurengo Udaleko Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, onetsi zuen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza. Hona hemen erabakiaren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Onestea Arangurengo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta 22/2021 Legearen 20. artikuluak ezarritakoa ordezte-tasari buruz (Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea):

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: arkitekto teknikoa, 1.4 zenbakia, plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-C1. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, 1.6 zenbakia (herritarren arretarako bulegoko arduraduna) plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, finantza-administrazioa, 1.8 zenbakia plantilla organikoan. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, N-C1. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, 1.9 zenbakia (administrazio orokorra) plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: familia-langilea, 2.2 lanpostua plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

6.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: gizarte-hezitzailea, 2.3 zenbakia plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

7.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: familia-langilea, 2.6 zenbakia plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: osoa. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

8.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: familia-langilea, 2.7 zenbakia plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %70,90. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

9.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: familia-langilea, 2.8 eta 2.9 zenbakiak plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %70,90. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

10.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: mantentze-lanetako enplegatua, 4.7 zenbakia plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

11.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: ingurumeneko teknikaria, 5.1 zenbakia plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

12.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 3. Lanpostua: lorezain-peoia, 5.6, 5.7 eta 5.10 zenbakiak plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

13.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: bideen garbiketako enplegatua, 6.4 eta 6.5 zenbakiak plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

14.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: bideen garbiketako peoia, 6.6 zenbakia plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

15.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: atezaintzako enplegatua, 7.2 zenbakia plantilla organikoan. E maila. Lanaldia: %85,7. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

16.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: garbiketako arduraduna, 8.1 zenbakia plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

17.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 4. Lanpostua: garbiketako enplegatua, 8.2, 8.3, 8.4 eta 8.5 zenbakiak plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

18.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, 2.5 zenbakia (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko administrazioa) plantilla organikoan. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

19.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: familia-langilea, 2.10 lanpostua duena plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-B2. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

20.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala, 6.8 zenbakia plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

21.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: bideen garbiketako peoia, 6.7 zenbakia plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

22.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: kulturako koordinatzailea, 3.1 zenbakia plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, M-C1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

23.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala, 6.2 eta 6.3 zenbakiak plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

24.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: garbiketako enplegatua, 8.6 zenbakia plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Arangurengo Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mutiloan, 2022ko martxoaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2207377