100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 19ko ebazpen baten bidez, onetsi dela Arakilgo Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Arakilgo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: albientea (zerbitzu anitzak). Maila: D. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: dinamizatzaile soziokulturala. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan diharduten aldi baterako lan-kontratudunei edo administrazio-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2022ko maiatzaren 19n.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2207460