100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 12ko 75/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi da Agoizko Udalaren eta haren erakunde autonomoen –Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatua eta Udalaren kirol instalazioak kudeatzen dituen Kanpondoa SL udal enpresa publikoa– 2022rako lan publikoaren eskaintza. Betiere, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1. Agoizko Udalaren 2022ko lan publikoaren eskaintza:

1.–Lan-kontratudun finkoa: eskolazaina, San Miguel ikastetxe publikoan. D taldea. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailan (erabiltzaile independente aurreratua). Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa: zerbitzu anitzetako enplegatua, udal eraikin publikoak garbitzeko. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: lau. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa: atezaina, Kultura Etxean. Maila: D. Lanaldia: %60. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoa: zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintzarako. D maila. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Lan-kontratudun finkoa: administrari-ofiziala, diru-bilketa zerbitzurako. C maila. Lanaldia: %50. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuaren 2022rako lan publikoaren eskaintza:

1.–Lan-kontratudun finkoa: Musika Hizkuntza, Piano eta Abesbatzako irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa: Akordeoi irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa: Txistu irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoa: Klarinete irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Lan-kontratudun finkoa: Perkusio irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6.–Lan-kontratudun finkoa: Saxofoi irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7.–Lan-kontratudun finkoa: Tronboi irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

8.–Lan-kontratudun finkoa: Zeharkako flautako irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

9.–Lan-kontratudun finkoa: Gitarra irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

10.–Lan-kontratudun finkoa: Tronpeta irakaslea. B maila. Baldintza, euskaraz jakitea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

11.–Lan-kontratudun finkoa: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Kanpondoa SL udal enpresa publikoaren 2022rako lan publikoaren eskaintza (Udalaren kirol instalazioak kudeatzen ditu):

1.–Lan-kontratudun finkoa: administrazioa eta zerbitzu orokorrak. 5. taldea. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bi. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa: garbitzailea. 6. taldea. Lanaldia: %82. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Lanpostu guztiak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1, 123. eta 124. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 7., 8. eta 10. artikuluak).

Agoitzen, 2022ko maiatzaren 12n.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2207186