100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AMESKOABARRENA

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzaren 2022ko 7. Dekretuaren bidez, akats materialak zuzentzen dira Alkatetzaren 2022ko 41. Ebazpenean, bai eta, ondorioz, Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri zen 2022rako lan publikoaren eskaintzari buruzko iragarkian ere. Hura argitara eman zen 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an.

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Atzemandako akatsak zuzentzea Alkatetzaren 41-2022 Ebazpenean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorritako iragarkian. Beraz, honela dioen tokian:

“Funtzionarioak.

–Idazkari kontu-hartzailearen lanpostu bat, A maila, lanpostuko osagarria: %43,72. [Nafarroako Gobernuaren eskumena].

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila, lanpostuko osagarria: %15. Barne igoera murriztua, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C maila, lanpostuko osagarria: %12.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira, idazkari-kontu-hartzailearena izan ezik, horretarako eskumena Nafarroako Gobernuari baitagokio”.

Honako hau behar du:

“EGONKORTZE DEIALDIA

Funtzionarioak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C maila, lanpostuko osagarria: %12. Deialdi arrunta.

Funtzionarioak.

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila, lanpostuko osagarria: %15. Barne igoera murriztua, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira”.

Bigarrena.–Udalbatzari berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, administrazio bideari amaiera ematen baitio, interesdunek errekurtso hauetako bat jar dezakete, hautara:

a) Aldez aurretik eta aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zudairin, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2206971