1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Gestión de Recursos y Soluciones Empresariales SLk sustatua.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratuaren berrikuspena |
Espedientearen kodea | 0001-0052-2022-000002 | Hasiera eguna | 2022ko maiatzak 9 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Zentroa ez da sartzen |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina, 5.1.b) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina, 5.1.b) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Zentroa ez da sartzen |
Instalazioa | Landare-olioen eta animalia-koipeen hondakinak kudeatzea |
Titularra | GESTIÓN DE RECURSOS Y SOLUCIONES EMPRESARIALES SL |
Zentroaren zenbakia | 3102903367 |
Tokia | 5. poligonoa, 482. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 567.580,000 eta y: 4.711.553,000 |
Udalerria | LOS ARCOS |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2022ko maiatzaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2206847