100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

192/2020 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 192/2020 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 47/2022 epaia eman da 2022ko otsailaren 25ean eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

47/2022 Epaia.

Jaunak/andreak: Raquel H. Reyes Martínez andrea, presidentea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–José Manuel Izquierdo Salvatierra jauna.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian aipatutako magistratuek osatzen duten Administrazioarekiko Auzien Salak aztertu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2020ko otsailaren 18ko 332/2020 Ebazpenaren kontra aurkeztutako 192/2020 Errekurtsoaren autoak. 332/2020 Ebazpenaren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, Elgorriagako Udalaren 2019ko maiatzaren 25eko erabaki honen aurka aurkeztutakoa: Udalaren erabakia, Elgorriagako Udal Plan Orokorraren UN-2 delakoaren Hiri-jarduketako Plan Berezia behin betiko onesten duena. Alderdiak hauek dira: A B C D demandatzaile gisa, Ana Gurbindo Gortari epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, eta Héctor Miguel Nagore Sorabilla abokatuak defendatuta; demandatu gisa, Nafarroako Administrazio Auzitegia, Nafarroako Gobernuaren aholkulari juridiko-letratuak ordezkatuta eta defendatuta; eta kodemandatu gisa Elgorriagako Udala, Elena Díaz Álvarez de Maldonado epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, eta Aitor Ambrosio Boneta Jiménez jaunak defendatua.

Txostengilea Raquel H. Reyes Martínez andrea da, sala honen iritzia azaltzen duena.

EPAITZA:

1. Baiestea Ana Gurbindo Gortari epaitegietako prokuradoreak A B C D-ren izenean eta ordezkaritzan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2020ko otsailaren 18ko 332/2020 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Elgorriagako Udal Plan Orokorraren UN-2 delakoaren Hiri-jarduketako Plan Berezia behin betiko onesten duen 2019ko maiatzaren 25eko Udal Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ondorioz:

a) Deklaratzen dugu Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 332/2020 ebazpena, 2020ko otsailaren 18koa, ordenamendu juridikoaren aurkakoa dela, eta deuseztatu eta ondoriorik gabe uzten dugu.

b) Zuzenbide osoz deuseza deklaratzen dugu 2019ko maiatzaren 25eko Udal Erabakia, Elgorriagako Udal Plan Orokorraren UN-2 delakoaren Hiri-jarduketako Plan Berezia behin betiko onesten duena.

2. Prozedura honetan sortutako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie berariaz.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2022ko apirilaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2205843