100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

JENDAURREKO INFORMAZIOA, eskaera honena: PEol-753 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenari buruzkoa. Proiektu horrek barne hartzen ditu Azami haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, Arturo haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, Atalán haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, eta Basán haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, eta haien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PEol-753 AC espedientearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

Eskatzailea: Energía Inagotable de Arturo SL (IFK: B88620927), Energía Inagotable de Atalán SL (IFK: B88622345), Energía Inagotable de Azami SL (IFK: B88620919) eta Energía Inagotable de Basán SL (IFK: B88621065), denak Forestalia Renovables taldekoak, zeinak egoitza soziala Madrilen baitu (José Ortega y Gasset kalea 20, 2. solairua, 28006), eta jakinarazpenetarako helbidea, berriz, Zaragozan (Coso kalea 33, 7.a, 50003); telefonoak 976 308 449 eta 663 484 273, eta helbide elektronikoa: tramitaciones@forestalia.com. Merkataritza-etxe horien ordezkaria, jakinarazpenetarako, Energía Inagotable de Arturo SL da.

Eskaeraren xedea: PEol-753 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eskaera. Proiektu horrek barne hartzen ditu Azami haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, Arturo haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, Atalán haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, eta Basán haize-parkea, 49,5 MW-ekoa, eta haien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan.

Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (El Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza), eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza, z.g., 31071 Iruña).

Instalazioen deskribapena:

–“Arturo” haize-parkea (Energía Inagotable de Arturo SL), 49,5 MW-ekoa, Uncastilloko eta Sos del Rey Católicoko udal mugarteetan, Zaragozako probintzian, eta Petilla Aragoin, Nafarroako probintzian. Guztira, 9 haize-sorgailu ditu, bakoitzak 5,5 MW-eko potentzia duena. Abatzaren altuera 120,9 m-koa da, eta palen diametroa 158 m-koa.

  • Hari loturiko ebakuazio-azpiegitura honetan datza:
  • “SET Castiliscar norte 220 kV” azpiestazio elektrikoa, Sos del Rey Católicoko udal mugartean, Zaragozako probintzian.
  • “SET Castiliscar norte - SET Castiliscar sur” aireko linea 220 kV-ekoa, Sos del Rey Católicoko eta Castiliscarko udal mugarteetan, Zarazozako probintzian.
  • “SET Castiliscar sur 30/220 kV” azpiestazio elektrikoa, Castiliscarko udal mugartean (Zaragoza).
  • “SET Castiliscar sur - SET Ejea C4” aireko linea, 220 kV-ekoa, 4,477 metro luze, Castiliscar, Sádaba eta Ejea de los Caballerosko udal mugarteetan, Zaragozako probintzian, honako hauek hartzen dituena:
  • “SET Castiliscar Sur - Nudo Bayo (Apoyo número162 LAAT Gatica 400)” izeneko goi tentsioko aireko linearen tartea, 220 kV-ekoa, 3,735 km-koa.
  • “Nudo Ejea (Apoyo número 68 LAAT Gatica 400) - SET Ejea C4” izeneko goi tentsioko aireko linearen tartea, 220 kV-ekoa, 742 m-koa.
  • Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia: 56.708.813,61 euro.

–“Atalán” haize-parkea (Energía Inagotable de Atalán SL), 49,5 MW-ekoa, Castiliscarko eta Sos del Rey Católicoko udal mugarteetan, Zaragozako probintzian. Guztira, 9 haize-sorgailu ditu, bakoitzak 5,5 MW-eko potentzia duena. Abatzaren altuera 120,9 m-koa da, eta palen diametroa 158 m-koa.

  • Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia: 43.340.304,79 euro.

–“Azami” haize-parkea (Energía Inagotable de Azami SL), 49,5 MW-ekoa, Castiliscarko eta Sos del Rey Católicoko udal mugarteetan, Zaragozako probintzian. Guztira, 9 haize-sorgailu ditu, bakoitzak 5,5 MW-eko potentzia duena. Abatzaren altuera 120,9 m-koa da, eta palen diametroa 158 m-koa.

  • Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia: 42.017.621,56 euro.

–“Basán” haize-parkea (Energía Inagotable de Basán SL), 49,5 MW-ekoa, Sádabako eta Uncastilloko udal mugarteetan, Zaragozako probintzian. Guztira, 9 haize-sorgailu ditu, bakoitzak 5,5 MW-eko potentzia duena. Abatzaren altuera 120,9 m-koa da, eta palen diametroa 158 m-koa.

  • Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia: 41.299.585,00 euro.

Ebakuaziorako gainerako azpiegitura, garraio sarera bitartekoa, ez da proiektu honen esparruan sartzen:

  • “SET Castiliscar sur - SET Ejea C4” 220 kV-eko aireko linea, tarte honi dagokiona.
  • “Nudo Bayo (Apoyo número162 LAAT Gatica 400) - Nudo Ejea (Apoyo número 68 LAAT Gatica 400)” izeneko goi tentsioko aireko linearen tartea, 220 kV-ekoa, Ume instalazio fotovoltaikoaren espedientearen barruan sartua (SGEE/PFot-677).
  • “SET Ejea C4” azpiestazio elektrikoa, Meleagroko haize-parkearen espedientearen barruan sartua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET Ejea C4 - SET Tauste C4 (Apoyo 20-45 LAAT Vitoria 400)” aireko linea, 400 kV-ekoa, honako hauek hartzen dituena:
  • 1. tartea (SET Ejea C4 - Nudo Ejea): Meleagro haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-783 AC), “LAAT SET Luna - Nudo Tauste” izenekoa.
  • 2. tartea (Nudo Ejea - Nudo Valdejasa): Ume instalazio fotovoltaikoaren espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PFot-677), “LAAT SET Valdejasa 1-SET Gatica 400” izenekoa.
  • 3. tartea (Nudo Valdejasa - Nudo Tauste): Secretariat haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-731 AC), “LAAT SET Boquiñeni - SET Vitoria 400” izenekoa.
  • 4. tartea (Nudo Tauste-SET Tauste C4): Meleagro haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-783 AC), “LAAT SET Tauste C4 - SET Sima de Baldo” izenekoa.
  • “SET Tauste C4” azpiestazio elektrikoa, Meleagroko haize-parkearen espedientearen barruan sartua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET Tauste C4 (Apoyo número 20-45 LAAT Vitoria 400) - SET Jalón” izeneko aireko linea, 400 kV-ekoa, honako hauek hartzen dituena:
  • 1. tartea (apoyo 20-45 LAAT Vitoria 400-apoyo 20-2 LAAT Vitoria 400): Secretariat haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-731 AC), “LAAT SET Boquiñeni - SET Vitoria 400 kV (REE)” izenekoa, Boquiñeni azpiestazio elektrikoaren eta Tauste C4 azpiestazio elektrikoaren arteko tartean.
  • 2. tartea (apoyo 20-2 LAAT Vitoria 400 - apoyo B94 LAAT Gaussa 400): Tania instalazio fotovoltaikoaren espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PFot-815), “LAAT Gaussa 400” izenekoa.
  • 3. tartea (apoyo B94 LAAT Gaussa 400 - SET Jalón): Meleagro haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET Jalon” azpiestazio elektrikoa, Meleagroko haize-parkearen espedientearen barruan sartua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET Jalón - SET Catadau promotores Oeste” izeneko aireko linea, 400 KV-ekoa, honako hauek hartzen dituena:
  • 1. tartea (SET Jalón - apoyo B97 LAAT Gaussa 400): Meleagro haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-783 AC), “LAAT SET Tauste C4 - SET Sima de Baldo” izenekoa.
  • 2. tartea (apoyo B97 LAAT Gaussa 400 - Nudo Ojos Negros apoyo J275 LAT Gaussa): Tania instalazio fotovoltaikoaren espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PFot-815), “LAAT Gaussa 400” izenekoa.
  • 3. tartea (Nudo Ojos Negros apoyo J275 LAT Gaussa - vértice Alcublas): Larentina instalazio fotovoltaikoaren espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PFot- 807 AC), “LAAT La Eliana 400” izenekoa.
  • 4. tartea (vértice Alcublas - SET Promotores Catadau Oeste): Meleagro haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-783 AC), “LAAT SET Tauste C4 - SET Sima de Baldo” izenekoa.
  • “SET promotores Catadau Oeste 400” azpiestazio elektrikoa, Meleagroko haize-parkearen espedientearen barruan sartua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET promotores Catadau OESTE 400-SET Sima de Baldo” izeneko goi tentsioko aireko linearen tartea, 400 kV-ekoa, Meleagro haize-parkearen espedientearen barruan tramitatua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET Sima de Baldo” azpiestazio elektrikoa, Meleagroko haize-parkearen espedientearen barruan sartua (SGEE/PEol-783 AC).
  • “SET Sima de Baldo-SET Catadau 400 REE” izeneko goi tentsioko aireko linea, Meleagroko haize-parkearen espedientearen barruan sartua (SGEE/PEol-783 AC).

Haize parke horiek baimena dute garraio sarean sartzeko, 2021eko apirilaren 27an emana, zehazki Red Eléctrica de España SAren 400 kV-eko Catadau azpiestazio elektrikoan.

Helburua: Energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/eu/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo horri zuzenduak, bai haren erregistro orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 12an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2206851