100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, udako igeriketa ikastaroen tasa eta prezio publikoetan, 2022rako. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasa eta prezio publiko hauek aldatzea, 2022ko ekitaldirako: igeriketa ikastaroen prezio publikoak 2022ko udarako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2206821