1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra, aho batez.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendabian, 2021eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2117810