1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2021eko abenduaren 2an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Beraskoainen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2117666