1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Arbizun, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2117823