99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

705E/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontratazio zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek beren merezimenduak egunera ditzaten.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

Arau horren 3.2 artikuluaren arabera, zerrenda irekietan inskribatzeko eskaeren hurrenkera ezartzeko, lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak baloratuko dira, zerbitzu urte bakoitzeko puntu 1 emanez, edo proportzioan dagokiona.

Merezimenduen eguneratzeari buruz 3.6 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, egoki da epe bat irekitzea zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak eguneratu ditzaten. Eguneratzeko kontuan hartuko den data 2021eko apirilaren 30a da. Beraz, ordura arte egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak aurkeztea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko baititu.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epea ezartzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek aukera izan dezaten 2021eko apirilaren 30era arte (egun hori barne) emandako zerbitzuak egiaztatzeko.

Horretarako jarraibideak webgune honetan kontsulta daitezke: www.empleosalud.navarra.es.

Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko baititu. Beraz, izangaiek ez dituzte horrelakoak aurkeztu beharko.

Goian aipatutako epean aurkeztutako zerbitzualdien eguneratzeak 2021eko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2021eko apirilaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2105501