99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

360E/2021 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 26an emandako 1985E/2017 Ebazpenaren bidez, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

M.ª Jesús Ederra Miranda andreak eta Jaime Jiménez Asenjo jaunak, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik izendatuak, erretiroa hartu dute eta, horrenbestez, baja eman zaie 2021eko apirilaren 5ean eta 7an, hurrenez hurren. Hortaz, bidezkoa da kide horiek ordeztea.

Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatu du Idoya Laspalas Pérez andrea izendatzea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko kide izateko, eta Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuak Cristina Villanueva Tres andrea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko kide berriak izendatzea: Cristina Villanueva Tres andrea, Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuak proposaturik, eta Idoya Laspalas Pérez andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik.

Gisa horretan, honako hauek osatzen dute osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Ana Granado Hualde andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Cristina Villanueva Tres andrea.

–María Lorente Simón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Mª José Algarra Ustarroz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Sonia Ropero Moriones andrea, otsailaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idoia Laspalas Pérez andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Begoña Lafuente Goñi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 1985E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2106172