99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNDIO

7. poligonoko 67. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa eta zuzeneko besterentzea. Hasierako onespena

Undioko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 30ean egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1.–Undioko 7. poligonoko 67. lurzatiaren (Kontzejuaren jabetzakoa eta ondare izaerakoa) besterengarritasuna deklaratzea.

2.–Zuzenean besterentzeko prozedura hastea, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134. artikuluarekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren VI. kapituluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Espediente hori Zizur zendeako Kontzejuen Idazkaritzan jarriko da ikusgai (Santa Maria kalea 1, Gazolatz).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Undion, 2020ko abenduaren 15ean.–Kontzejuko burua, Blanca E. Vázquez Jiménez de Ventrosa.

Iragarkiaren kodea: L2106640