99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, Lizasoko 2. poligonoko 145. lurzatian. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egin osoko ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa baten espedientea, helburua izanik portxe bat egitea Lizasoko (Ultzama) 2. poligonoko 145. lurzatian, Lizasoko Egain sozietateak eskatuta. Horiek horrela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105367