99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, organo beraren urriaren 31ko 10/2019 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa baten alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren urriaren 31ko 10/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren. Igarotako denbora ikusirik, gomendagarria da aipatu foru agindua aldatzea, egungo organigramara egokitzeko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren urriaren 31ko 10/2019 Foru Agindua aldatzea, eta honako funtzionario hauek izendatzea departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezaten:

–Laura San Martin Sánchez de Muniain, idazkari tekniko nagusia.

–María Rosa Jiménez Marqués, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren eta Langileriaren Ataleko burua.

2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi erreboka daitezke.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira.

Iruñean, 2021eko apirilaren 15ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2106178