99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa xehatua industrialdearen erabileren egokitasunean. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2007ko urriaren 31n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ezkabarteko industrialdearen erabileren egokitasunari buruzko planeamendu orokorreko aldaketa xehatua (2007ko abenduaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aldatzea AR-ORI-1 eremuko hirigintzako fitxaren 1.4 puntua, erabileren egokitasunari buruzkoa.

Honako hau da arauaren behin betiko testua:

“1.4. Erabileren egokitasuna:

1.4.1: Aurreikusitako erabilerak: industriakoa, merkataritzakoa, jarduera nagusiari loturiko bulego-erabilera (eraikitako azaleraren % 25era bitarte), eta biltegi-erabilera, abian den jarduerarekin zerikusia badu.

1.4.2: Nahitaezko erabilera:

–Aparkalekuak eta naberako sarbideak erabilera publikoko lurzati pribatuetan.

–Sotoko aparkalekua A etxe-sailean, 25 tokikoa gutxienez.

1.4.3: Erabilera toleratuak: bulegoak, ostalaritza, hotel-zerbitzuak eta ikerketa zentroak.

1.4.3. Erabilera debekatuak:

–Tximiniak erabili eta ke zutabeak sortzen dituzten jarduerak.

–A, B, C eta D etxe-sailak: laborategiak eta gainerako guztiak.

–E, F, G eta H etxe-sailak: eraldatze-industria, laborategiak eta gainerako guztiak.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2106193