99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 425. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2021eko otsailaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arenas Especiales y Materiales de Construcción, SL-k sustatutako Hiri Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 425. lurzatian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2106528